31 agosto, 2009

"TXANOGORRITXO" IPUINA

Bazen behin amarekin bizi zen neskatila bat. Txano gorri bat jantzita ibiltzen zuenez, Txanogorritxo deitzen zioten. Egun batean, amak amonarengana bidali zuen, hauxe esanez:
- Txanogorritxo, amonarengana joan behar duzu, gaixorik dago eta aspaldian ez duzu ikusi. Har ezazu otzaratxo hau eta eraman iezaiozu pastel hau, gustura jango du eta.

Txanogorritxok amonarengana joateko baso handi bat zeharkatu behar zuen. Bidean, txorien kantuak eta txio-txioak entzunez eta, noizean behin, lore bat edo beste amonarentzat hartuz, konturatu gabe joan zitzaion denbora. Berandu zela ohartu zenean korrika hasi zen. Eta, bat-batean, hara non agertu zitzaion otso handi bat!!
- Nora zoaz hain azkar, Txanogorritxo?- esan zion otsoak.
- Amonarengana noa. Mendiaren bestaldean bizi da eta dagoeneko berandu da- erantzun zion.

Otsoak, hori entzun zuenean, mendian gora egin zuen eta Txanogorritxo baino lehenago heldu zen amonaren etxera. "Tan, tan, tan" jo zuen atea otsoak.
- Nor da?- galdetu zuen amonak.
- Txanogorritxo naiz- esan zion otsoak, amonari gezurra esanez.
- Ireki atea eta etorri nire gelara, ohean nago eta- erantzun zion amonak.

Otsoa amonaren gelara sartu zen eta "AUM", irentsi egin zuen. Gero, amonaren arropak jantzi eta bere ohean sartu zen.
Txanogorritxo geroxeago iritsi zen amonaren etxera. Atea jo zuenean ...
- Nor da?- galdetu zion barrutik ahots batek.
- Txanogorritxo naiz, amona- erantzun zion honek.
- Ireki atea eta sartu- esan zion barrukoak.

Txanogorritxok gelan sartu eta amona ikusi zuen ohean.
- Amona, zeinen begi handiak dituzun!- esan zion.
- Zu hobeto ikusteko dira- erantzun zion.
- Baina, amona, nolako belarri zarrak dituzun!
- Zu hobeto entzuteko dira, maitea.
- Baina, baina, amona, nolako hortz handiak dituzun!
- Zu hobeto jateko diraaaaaaa...
Eta "AUM" eginez, Txanogorritxo ere irentsi egin zuen.

Otsoa, betekadaren betekadaz, zutik egon ezinik, basora irten zen gerizpean etzateko.
Halako batean, ehiztari batzuk agertu ziren eta tiro bat emanez hil egin zuten. Otsoak hain sabel handia zuenez, barruan zer zeukan jakin nahi izan zuten ehiztariek eta ireki egin zuten. Ireki zutenean, pozez beterik irten ziren amona eta Txanogorritxo.

23 comentarios:

  1. Bazen behin amarekin bizi zen neskatila bat. Txano gorri bat jantzita ibiltzen zuenez, Txanogorritxo deitzen zioten. Egun batean, amak amonarengana bidali zuen, hauxe esanez:

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. muy bueno os gusta

      Eliminar
    2. A ver, Sr.Anónimo, le comento que me trae al pairo, me la suda, me la chupa, me la refanfinfla, me la vuelve a chupar, me la Aimar y de todo esto Pru piensa igual.

      Eliminar
    3. hoy es miercoles con h de hbemos

      Eliminar
  2. mira hermano me cago en la puta

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. pues yo en ti cara tenderete, cara alfromba, gazapan, cara gazpatxo , benga e persiana porkulo hartera jun ai ;)

      Eliminar
  3. croissant croissant baguette. royaume uni, françois? skrrr? bich. corvette...corvette. an i uup

    ResponderEliminar
  4. aphrende a skibir baitch aki solo de la REA peaso invezil

    ResponderEliminar
  5. Buenas genteeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee

    ResponderEliminar